viernes, 22 de febrero de 2013

Emperadore eroa



Joseba Sarrionandia Uribelarrea Iurretan jaio zen 1958an. Filologia ikasi zuen Bilbon eta gaztetatik hasi zen literaturaz eta zinemaz zenbait aldizkaritan idazten: Ibaizabal, Zeruko Argia eta batik bat Pott-en. 1980an atxilotu egin zuten ETAko kide izateagatik, eta kartzela-zigor luzea ezarri; hala ere, 1985eko San Fermin egunez ihes egin zuen Martuteneko espetxetik eta geroztik klandestinitatean bizi da.
Kartzela baino lehen, bitartean eta ondoren, ordea, idazle izaten segitu du Sarrionandiak, eta kalitatearen marka nabarmena dute haren liburu guztiek.
Poesiaren atalean ikus daiteke Sarrionandiak genero honetan egindako lanen berri. Horretaz landa, ipuingintza landu izan du gehienbat eta esan liteke bera dela, Atxagarekin batera, idazlan-mota honek gure artean izan duen garapenaren eta arrakastaren arduradunetakoa. 1983an kaleratu zuen Narrazioak ipuin-bilduma, garai eta leku diferenteetan kokaturiko istorioen multzoa, bidaia, exotismoa eta magia bezalako elementuekin egundoko harrera lortu zuena eta lilura berezia eragin irakurleen artean. Haren ondoren etorri ziren, besteak beste, Atabala eta euria (1986) eta Ifar aldeko orduak (1990).
Antologiarako bereizi dugun ipuina ezin aurki daiteke egilearen liburuetan. 1980an, atxiloketaren aurretik, zenbait testu idatzi zituen, beste hainbat sariketa irabazi zituztenak, poesian nahiz ipuingintzan. Ipuin horietako bat da "Enperadore eroa", hemen aurki dezakezuna. Egilea artean oso gaztea izan arren, bertan aurki litezke haren obraren funtsezko ezaugarriak eta bereizgarri nagusi duen goi mailako idazketaren artea. Ipuin klasiko bat da egituraz, ipuinaren barruan beste ipuin bat sartzearen teknikaz baliatzen dena (panpina errusiarrak edo kaxa txinarrak deitu ohi zaio baliabide honi, eta Mila eta bat gau bilduma arabiarrean ohikoa da); alde horretatik, nabarmentzekoa da nolako trebeziaz tartekatzen diren barruko istorio nagusia eta kontalariak entzuleari egiten dizkion galde, dei eta oharrak, aipatzekoa den bezala ipuin osoari darion estetizismoa. Bestalde, Txinan gertatzeak eta ipuin-kontalari txinar baten ipuin gisa azaltzeak Sarrionandiaren hasierako idazlanetako beste ezaugarri bat oroitarazten digute: exotismoa eta kosmopolitismoa, hain zuzen ere. Azkenik, aipa dezagun gaia bera, egilearen geroko obran ere behin eta berriz azalduko diren zenbait motibo hemen baitira jadanik, hala nola isiltasunerako tentazioa, iheserako joera, edertasunaren bilaketa, eta boterearen aurrean inoiz ez makurtzea.
Obrak:
Izuen gordelekuetan barrena (1981)
Narrazioak (1983)
Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak (1985)
Atabala eta euria (1986)
Ni ez naiz hemengoa (1986)
Marinel zaharrak (1987)
Marginalia (1988)
Ez gara geure baitakoak (1989)
Izeba Mariasunen ipuinak (1989)
Ainhoari gutunak (1990)
Ifar aldeko orduak (1990)
Gartzelako Poemak (1992)
Han izanik hona naiz (1992)
Ez gara geure baitakoak (1993)
Hnuy illa nyha majah yahoo (Poemak 1985-1995) (1995)







ENPERADORE EROA

Zuhaitz irudia dudala esaten didazu, bidaiaria. Bai, jadanik abar idortuak dira ene ile urdinduak, eta zuraren margokoak ene beso behiala azkarrak. Ez nazazu, hala ere, zuhaitzat har, ez eta ere bidelapurtzat, ezen esanen baitizut nor naizen: bidegurutzeko kontalaria naiz, aunitz gara Xinan eta ezaguturen zenituzke etxea utzi berria ez bazina. Zaharra naiz eta zulako bidaiari asko ezagutu ditut, lau bideotatik edozeinetarantz abiatzen dira, eta abiatu orduko istorio bat kontatu diet: ene aldamenean eseri dira maiz, bidearen luzeaz unaturik, eta arretaz aditu didate aintzinako istorioa. Gupida zaitez zeu ere ene zahartzaroaz, agure hilkor honi elikagai guti batzu eta txanpon tipi bat emanik, eta har ezazu, truke, atsedena belatze leun honetan eseri eta mendeen goizeko gertaera miresgarriak entzunik.
Bada, Enperadore eroaren istorioa kontatuko dizut, Hung-Wu Enperadorearen eta Ching-Fu pintatzailearen bizitzak. Aditu al dituzu izenak? Garai zaharrean mundu guziak ezagutzen zituen. Duela sei mende bizi ziren izarradarrek erakusten dituzte mendeak eta batzutan urte askokoak dira eta bestetan urte gutikoak, baina hura gobernuaren garihobiak beterik eta laborarien sabelak hutsik zireneko aro luzea izan zen Xinako Erresuman. Garai hartan, Erresumako hiriburuetatik urrun, Yang Shin deritzan eskualde ederrean, Ching-Fu izeneko pintatzaile bat bizi zen, trebeziagatik, zintzotasunagatik eta eztitasunagatik hagitz estimatua. Haurra zelarik umezurtz geratu zen, bere gurasoak Enperadorearen borreroak hilik, eta oihanean iragan zuen gaztaroa, etxetik ihes egin eta, naturarekin bat, bakardadean, han ikasi zuen pintatzen, hau da, natura itxuraldatzen, eta, aldiberean, gutiziarik gabe bizitzen. Jadanik zaharra zen, ile urdina zerion burutik eta zimurretan tolesten zitzaion gorputzaren azala. Halere eskuak ez zituen artega, kuadro bat pintatzen zuenean ez zirudien hura naturak berak baino beste inork egina zitekeenik. Alaba lirain bat zuen, Su-Tao, eta berarekin bizi zen etxola tipi batetan, erditzean galdu baitzuen emaztea. Kuadroentzako oihalak alabak ehotzen zizkion. Ching-Fuk margotan pintatu, eta oihanean uzten zituzten kuadroak, izadiarekin nahasirik. Fruitu eta abereak ugariak ziren urtaro guzietan elikatzeko, deus ere salerosi gabe eta zorionean bizi ziren.
Baina noiz entzun duzu, bidaiaria, zorionean hasi eta zorionean dirauen istoriarik? Ez da lurgainean halakorik, jakin ezazu, eta baldin bada ere ez du kontatzeak merezi. Bada, behin batean, Enperadorearen entzumenera pintatzaile dohatsu haren albistea iritsi zen. Orduan, Hung-Wu Enperadoreak hiru mezulari bidali zituen, kontatzen zena ea egia zenetz segurtatzeko, eta egia zela erantzun ziotelarik udaberria zen, ehundaka lore sortzen direneko aroa, errege bidaien garaia gortea bildu, elefanteak eta zaldiak hornitu eta Yang Shin alderantz abiatu zen. Herrialde honetara sartzerakoan lore eta erlez beterik ikusi zuten oro. Errekastoak gardenak, pinpilinpausak abarren artetik eguzkitara eta eguzkitatik hostoetara hegatsez. Enperadorea lau elefanteren gainean zeta hedez sostengaturiko etxolan zetorren, lehoi eta katazuri larruz, diamantez eta urrez hornitua, Jaun Handiak eta dontzeilak inguruan. Zisneak eta kurriloak ehizatu zituzten arkuak frogatzearren, dastatu zituzten, baita ere, erlabarasketako eztia eta geriza, ondu berriak. Bedatseko belarra, hazia eta garbia zen haien aitzinetik, bidea lehenengoz zapaltzen zela zirudien; ez zen hala ere segitaldearen atzekaldea aurrekaldea bezain garbia, lohia eta abar hila zen haren lorratz guzia.
Goiza zen Hung-Wu etxolara heldu zenean eta Su-Tao bakarrik zegoen, ehotzen. Alabak, arrotz hornituek doi bat ikaratuta, aitaganaino eraman zuen Enperadorea oihanean barrena, segitaldearen alderik eskergena eskualdeko Jauregi Inperialean utzirik. Egun horretan ere Ching-Fu pintatzen ari zen, egunsentiaz geroztik. Ailegatu ahala, Hung-Wu kuadroaren aitzinean imini zen, ea kuadroa non zenetz galdezka. Egia zen, pinturako liliak benetakoak bezain ederrak ziren, urmael margotua ere erabat gardena, xorien kolorezko lumak, eta zuhaitzen itzala goroldioan, natura bera zegoen kuadroan ere. Harriturik, oihalera hurbildu zen Enperadorea eta une batzu beha egon ondoren eskua luzatu eta pinturako larrosarik ederrena ebaki zuen. Larrosa eskuan zuela, Ching-Furi so egin eta esan zion bere Erresumako pintatzailerik onena zenez gortean laneginen zuela, inork ez dituen gauzak ere Enperadorearentzat sortzeko. Ching-Fu ez zen higitu eta inor zerbitzatzeko zaharregia zela erantzun zuen soilik. Hala ere Enperadoreak ez zekien ezetzik entzuten eta biharamunean haiduru izanen zuela esan zion.
Ezkutatzen ari da jadanik eguzkia, bidaiaria, eta burruka eginen dute egunak eta gauak. Bada, ez al dira eguna eta gaua bezain desberdinak eta aurkakoak Hung-Wu eta Ching-Fu? Biharamunean, Ching-Fu eta Su-Tao ez ziren azaldu Jauregira. Enperadoreak mezulariak bidali zituen baina esku hutsik itzuli ziren, eztigairik gabe itzultzen den erlearen antzera. Orduan, Hung-Wu bera abiatu zen. Berriro ere alabak gidatu zuen, oihanean barrena, etxolatik aitaganaino, zeina bezperako kuadro berbera ari baitzen zehazten. Enperadoreak etortzeko agindu zion agure pintatzaileari, baina honek ezetz, zaharregia zela inoren menpean bizitzeko. Hung-Wu haserratu egin zen eta harriska bat hartu eta kuadrora jaurti zuen, baina oihala hautsi beharrean uretara sartu zen, uhain borobil frango sorturik, hasieran handiskak eta geroago eta bareagoak. Hung-Wu bere zaldigainera igan zen eta bere soldaduei kuadroa hartzeko agindua emanik Jauregira itzuli zen.

miércoles, 13 de febrero de 2013

Jai giro ezin hobea Tolosako Zaldunita egunean

Tolosakoak Euskal Herriko hirietako inauteri garrantzitsuenetakoak dira.
Zaldunita eguneko irudirik harrigarrienak jasotzen ditu bideo labur honek.


DEBEKU.- Prohibición.

DEUSEZTATU.- Aniquilar, destruir.

GAUZATU.- Llevar a cabo
INDARREZ.- Por la fuerza.
IRAULITA.- Volcado/a.
KUTUN.- Favorito/a, predilecto/a.
MENEAN HARTU.- Dominar.
TRUFA.- Burla, mof
Inauteriek hankaz gora jarri dituzte Ituren eta Zubieta



Imprimir
Ituren eta Zubieta
Inauteri onirikoa da Ituren eta Zubietakoa. Gizabereak agertzen dira nonahi, piztitzarrak denak.


Hona hemen bideoan entzungo ditugun hainbat hitz, euskaraz eta gaztelaniaz, hobeto ulertzen lagungarri izango zaizkizulakoan.
Hiztegia/Vocabulario

ANABAS.- Confusión, lío.

ARGILUN.- Claroscuro.
BAZKATU.- Alimentarse.
ERAUZI.- Kendu. Quitar.
ERNATU.- Germinar.
GIZABERE.- Giza aberea. Persona con aspecto animal.
GORATU.- Ascender, subir.
HARTZ.- Oso/a.
HEDATU.- Propagar, difundir.
IDOR.- Seco/a, áspero/a.
ILTZATU.- Clavado/a.
IRAGARRI.- Anunciar.
IZU.- Beldur. Miedo.
JOALDUN.- Personajes del carnaval de Ituren, Zubieta y otros lugares de Navarra, que llevan cencerros en la espalda y los hacen sonar.
JOARE.- Cencerro.
LUZATU.- Alargar.
PARATU.- Jarri. Poner.
PAUSO.- Paso.
PIZTIZAR.- Fiera, bestia salvaje.
PULUNPA.- Los dos grandes cencerros sujetos fuertemente con cuerdas que penden de la espalda de los joaldunak o ttuntturros.
SAMUR.- Tierno/a

viernes, 8 de febrero de 2013


Nekazal munduko inauteriak

Batez ere, Nafarroako herrietako inauterietako ohituren berri ematen du artikulu honek: zein pertsonaia dauden, zer irudikatzen duten, zein zentzu izaten zuten.

A. AGIRREURRETA /

Oso pixkanaka bada ere, badoa negua, eta argíaren aroa dago ate joka. Ilunpeetako mamuak uxatzeko eta aro berria iratzarri eta naturari indarra emateko atxoak, kukumarroak, txatxoak, moxorroak, muxixarkoak, marroak... aterako dira Euskal Herriko bazter guztietara. Baina ez dugu otsailera arte itxaron behar, datorren igandean hasiko baitira Ituren, Zubieta eta Leitza bezalako herrietan.

Tokian tokiko izena hartzen dute. Herri batetik bestera mozorroak ere arras aldatzen dira. Dataren aldetik ez dago bateratasunik, nork bere egutegi propioa duelako. Iturenen eta Zubietan, esaterako, urtarrileko azken igandean ospatzen dituzten inauterietako egun nagusiak, baina Errege bezperan haurrak, zintzarri eta txilinak zintzilik dituztela, etxerik etxe eskean joaten dira opari eta gozoren bat jasotzeko. Bertakoentzat hori inauterien zikloaren hastapena da. Herri gehientsuenetan, ordea, Garizuman sartu baino 40 egun lehenago, Haustera egunaren bezperan eta aurreko egunean lehertzen da festa.

Bakoitzak bere ohiturak, erritoak eta izendapenak eduki arren, guztiek dute esanahi bera: ilunpearen amaiera eta argiaren etorrera. Neguko solstizioan suaren inguruko ospakizunak egiten dira. Olentzero, esaterako, enborrarekin eta etxeko barruko goxotasunarekin dago lotuta; babesaren beharraren eta gordetzearen esanahia oso bizirik baitago San Joan egunetik aurrerako ospakizun eta erromeria guztietan: lurrak eta naturak berea eman du eta altxor hori gordetzea da ordutik aurrerako lana.

Horren guztiaren amaierarekin datoz inauteriak

Antzinakoa den sinbologiaz betetako mundua da inauteriena. Jatorrizko mitoei eta erritoei hertsiki lotuta egon arren, garaian garaiko sineskerak pilatuz joan dira urte hasierako festetan. Gisa horretan, magia, Kristautasuna aurretiko ohitura eta sineskerak eta baita Kristautu ondorengo erritoak biltzen dira ospakizunotan, geruza bat bestearen gainean pilatzen den gisa.

Aro guztietan, gizakiak denbora neurtu beharra izan du noiz erein, noiz goldatu, noiz bildu jakiteko. Eta eginahal horretan, bi erloju izan ditu beti: eguzkia eta ilargia. Eguzkia indartzen hasten den aroan esnatzen da natura, eta, orduan, emankortasunari dei egiten dio gizakiak, lurrari kolpeka edo joareak eta zintzarriak eraginez. Hartza ere lozorrotik atera, piztia menperatu eta herriko kaleetatik eramaten dute gazteek. Negua menpe hartu dute. Horixe da Markinako inauterietan irudikatzen dena. Hartza eta bere zaindaria kalez kale ibiltzen dira dantzariekin eta hauek daramaten zahagia jotzen dute makilez behin eta berriz.

Iturengo eta Zubietako joaldunen jantziak piztien eta abereen arrastoz josirik daude: ttuntturruaren goialdean, oilarluma distiratsuak—ez edonolako luma arruntak, baizik eta koloretsuak eta tente-tente dauden horietakoak—; soienean, ardi-larruaren artile mataza zuriak zintzilik; gerrian, larrua, eta eskuineko eskuan muturrean zaldi-isatsa duen makila. Isopua deitzen diote bertakoek makilari, joaldunak oinez doazelarik, lurra zertxobait harrotu eta, gisa horretan, gorderik dauden haziak ernaltzeko.

Ardi-larruz estalitako gizon isilen errenka, bizkarrean daramaten dunba handiak erritmikoki joarazten dituzte. Astelehenarekin, Zubietako joaldunek iturendarrei egiten diete bisita. Bidean, Aurtitzen salda beroa edan eta auzo horretakoak bilduko zaizkie. Pizti bilakatutako gizaseme lerroa luzatzeko eta joareen oihartzuna areagotzeko prest, eguerdi aldera zain izango dituzte iturendarrak. Asteartearekin, lurra iratzarri nahi duen bulunben hotsa alderantzizko bidean zabaltzen da, Iturendik Zubietara, alegia. Joaldunaz gain gazteak mozorroturik ateratzen dira —haien artean, batzuetan, hartza- eta azkenik apaindutako gurdiak. Ohikoa da abereren bat edo beste ere ateratzea. Eta gisa horretan, zintzarrien taupaden erritmoan —norbaitek esana da joareenak bihotzaren taupadak direla—, auskalo noiztik datorren erritoari eusten diote bertakoek.

Altsasuko momotxorroa ere pizti basatia da. Larruz estalia, buruan adarrak eta aurpegia odolez zikindua, sarde handi bat eskuan, umeak eta emakumeak akuilatzen —eta uxatzen— ditu mamotxorrok kaleetan errautsak barreiatzen dituen bitartean. Gizakia pizti bihurtua da mamotxorro, faltan dituen ezaugarriak beregan hildu nahi dituelako mozorroaren bidez. Joaldunak ere berdin; piztien eta abereen dohainak —indarra, bereziki— bere egiteko ahalegina da mozorroa, zeinetan andrazkoen ezaugarri oso berezkoak ere agertzen baitira, hala nola azpikogona.

Inauteria, natura iratzartzeko deia, luzea da, udaberriko lehen ilbetera arte irauten baitu. Hara hor egutegi judutarrean, kristauan nahiz Kristautasuna baino lehenagokoan beste mugarri bat. Erromako Elizaren arabera, orduan hil zuten Jesus, eta horren aurreko 40 egunak, Garizuma alegia, penitentzia eta barau aroa da. Elizak gizartean eragin handia zuen garaian, aro gogorra eta iluna izaten zen 40 eguneko hori, eta, esfortzua errazte aldera, Garizuman sartu baino lehenagoko aldia ja neurririk gabe ospatzeko baimena zuten kristauek. Horregatik hainbat herritan aratozteak edo aretusteak deitzen zaie inauteriei, ordutik aurrera haragi uztea datorrelako.
Urteberriarekin hasi eta udaberriko lehen ilbetean amaitzen den inauteri aroa hamaika ospakizunez betea dago. Behiala Garizuma baino lehenagoko hiru ostegunak ospatu egiten ziren. Lehenbizikoak izakunde, aitakunde edo gizakunde izena hartzen zuen; bigarren ostegunak Emakunde edo andrakunde eta azkenak orokunde.

Gizakundez hasten ziren inauteriak; egun horretan zenbait herritan mutilek neskei, lepotik helduta edukitzen zituzten haien musuak eta oparitxoak jasotzen zituzten arte. Eta emakundez gauza bera, baina alderantziz.
Altsasuko momotxorroak emakumeak izutu eta etxean gordetzera behartzen zituen, aspaldi batean. Lantzen herriko mutilek mozorroturik —txatxoak— korrika eta oihu handiak sortu, haur eta neskei erasotzen diete, eskuan daramaten erratzaz joaz. Garai batean, Iturenen eta Zubietan ez zegoen emakumerik joaldunen artean. Ohiturak, baina, aldatuz joan dira. Batzuen ustez, jatorrizko izpiritua galdu da horren ondorioz; baina, beste askoren ustez, inauteriak gaur egungo moldeetara egokitu dira eta horretan emakumearen parte hartzea ahalbidetu izanak badu zer ikusterik.

Egun, herritar guztiek, bakoitzak bere modura, hartzen dute parte inauterietan. Mozorroak, txantxoak, momotxorroak, txantxoak, kokomarroak, kokoxak... denak dira gauza bera, inauterietan norberaren izaera lausotzeko trapu zaharrak; izan ere, inauterietan banakotasuna ezabatu egiten baita. Talde nortasuna, ordea, ez da galtzen. Aitzitik, sendotu egiten da, herritar guztiek baitakite antzezten eta irudikatzen dena zer den. «Teoria berrienek diote —azaldu du Mikel Aranburu Eusko Ikaskuntzako Folklore ikerketa taldeko kideak— gizakia intsektu bihurtzen dela inauterietan, banakako izaera galdu eta tal-de nortasuna indartu egiten dela kanpoko izaki erasotzaileen aurka borrokatzeko». Baliteke hala izatea; izan ere, herrietan mozorrotzeko jantziak trapu zaharrak eta oihal puska koloretsuak baino ez dira eta, hirietan ez bezala, ez dute pertsonaia jakinik irudikatzen.

Nolanahi dela ere, mila aurpegiko antzinako ohitura aitzakia hartuta, festa nagusitzen da bazter guztietan pixkanaka egunak argitzen doazen garai honetan. Inauteriak gutxi batzuentzat baino ez du gordetzen jatorrizko esanahi magikoa edo erlijiosoa, eta, honezkero, natura urrunegi dago. Baina, ingurua eta sineskerak edonolakoak izanda ere, egunerokotasuna apurtzeko, festa egitea baino modu egokiagorik ez dago.

 

 

Atzerriko inauteriak ezagutzeko gogoa, dirua eta oporrak bagenitu...

Atzerriko inauteriei buruzko artikulu laburra. Hainbat lekutako inauteriak nolakoak diren azaltzen du arinki.

Euskal Herrian eskaintza zabala dugu inauteriei dagokienez. Eta, hala ere, bada egun hauek pasatzera atzerrira joaten denik.

Urtero telebistan ikusten ditugun irudiek Rio, Venezia edo Tenerifera joateko gogoa pizten digute nonbait. Dirua soberan eta astebeteko oporrak ditugula pentsatu eta gertueneko bidai agentziara hurbildu gara. Irudimena askatu eta Rio de Janeirora joan nahi dugula esan diogu agenteari. «Ez du merezi» esan digu berehala. Prezioak izugarri garestitzen dira inauterietan eta hotel ona topatzea garrantzitsua omen da, gainera. Hotel ona eta segurua.

Sarritan komunikabideek islatzen duten legez, oso arriskutsua ei da Rio inauteri garaian. Gehiegizkoa da zentzu guztietan Brasilgo inauteria. Prezioan ere. Milioi erdi pezeta xahutu daitezke aste betean ahalegin handirik egin gabe.

Erritmo eta eguraldi beroen bila bagabiltza, Tenerife omen da egokiena. 50.000 pezetarekin astebeteko hotela eta hegazkina lor ditzakegu.

Gehiengoak aukera honi heltzen dio, agentzian esan digutenez. Veneziara ez da hainbeste jende joaten, baina, inauteri dotore hauek ezagutu nahi dituenak 80.000 pezetatik gora ordaindu beharko du astea pasatzeko -San Markos plaza inguruan lo egin nahi duenak 130.000-.

Dena den, inauterietan mozorro berezi bat nagusitzen da gurean ere: eskiatzaileen mozorroa. Bidai agentziako atea gurutzatzen dutenen gehiengoak inauteriak eskiatzen pasa nahi ditu

 

 

 


Euskal inauteria
Euskal inauteria eremu oso zabala da; zabalegia kontzeptu bakar batean ezkutatu eta laburtzeko. Euskal Herrian ez dago inauteri bat; kolore, tankera eta ezaugarri anitzdun festa ezberdinak baizik. Beraz, euskal inauteria ezean, euskal inauteriei buruz hitz egin behar dugu. Eremu zabal horretan bat egiten dute karroza, desfile eta musika berrien burrunbak Miel Otxin, zanpantzar, zaldiko edota momotxorroekin. Herriko zein hiriko inauteriak. Hori da egin dezakegun lehen zatiketa, eta guk folkloreari ertsiki loturik dauden herri inauteriak aztertuko ditugu.

JON MAIA/
JOALDUNEN ATZETIK DATOZ MIEL OTXIN, ZOMORROAK ETA HARTZA
Ehundaka pertsonaia, kolore, musika soinu eta dantza topatu ditzakegu Euskal Herrian inauteri garaian. Batzuk, errege egunaz geroztik inauteri egunak arte ospatzen diren festa ugariak inauteri giroan kokatzen dituzte; beste batzuentzat, aldiz, inauterietako egunak bakarrik dira festa horien funtsa. Zehatz-mehatz inauteriak noizdanik ospatzen diren eta nondik abiatzen diren esango digunik ez dago; horregatik, ikerketa eta azterketa adina hipotesi dago inauterien jatorriaren inguruan.
Benetako jatorria inork ezagutzen ez duen arren, askok ezagutu zuten amaiera izan zitekeena. Frankoren diktadura garaian debekatuta zegoen inauteriak ospatzea, eta ohitura zahar askoren gainbehera etorri zen urte horietan. 1975. urtetik hona, ia galduta zeuden inauteri zahar asko berreskuratzen hasi dira. Etenik jasan ez zuten inauteri bakarrak Nafarroakoak izan ziren. Altsasukoak izan ezik, gainontzeko ospakizunak udaberriko jaiak edota beste izenekin mantendu ziren. Kontuak kontu, zenbaitzuetan berreskuratuta eta beste batzuetan eraberrituta, euskal inauteri zaharrak milurteko berrian tradizioa sortu eta sustraitzeko ahaleginean dabiltza.
GIPUZKOA HIRITARRA
Gipuzkoan inauteri hiritarraren bi adibiderik garbienetakoak ospatzen dira, Tolosa eta Donostian, baina horiez gain topa daitezke herri inauterien zenbait erakustaldi. Horietako bat Donostian bertan egiten da, gainera: inude eta artzainen konpartsa. XIX. mendean du jatorria konpartsa honek. Mende horren hasieran, Donostian, inguruetako artzainak Alderdi-Ederrera joaten ziren haurrak zaintzen zituzten inudeak ikustera eta ohitura horretan oinarritzen da gaur egungo inude eta artzain konpartsa.

1869. urtean Sarriegik inude konpartsa baterako konposatu zuen karrika dantza deiturikoa, baina 1885 arte inude eta artzainak ez ziren kaleratu konpartsa osatu moduan. Garai hartan, irteteko aukeratu zuten eguna otsailaren 2a izan zen -Kandelariako eguna-. 1912. urtean, ordea, Pio X.ak egun hau lanerako egun bihurtu zuenetik konpartsaren ohitura galtzen joan zen, eta 1950. urtera arte inor gutxi oroitu zen inude eta artzainekin. Urte horretan, Lezo, Pasaia, Hernani eta Antiguako zenbait ekimen saiatu zen konpartsak berriro ateratzen. 1977an, berriz, Kresala Elkartea hasi zen, otsaileko lehenengo igandeetan, inude eta artzainen konpartsarekin eta ordutik ohitura bihurtu zaigu data honetan konpartsa eraberritu hau Donostiako kaleetan ikustea.
Errenterian ikastolako ikasleak ere hasi dira azken bi urteetan, inude eta artzainen bidez, inauteria aurreratzen. Alta, ostegun gizenean burutzen da inauterietako ekitaldi nagusia. 1979an berreskuratu zuen Ereintza Dantza Taldeak axeri dantzaren ohitura. Neska eta mutilak kontrako sexuaren jazkiekin mozorrotzen dira, eta garai batean herriko baserrietara joaten ziren eskean. Orain, berriz, herrian zehar aritzen dira kalejiran herriko plazara heldu aurretik, gero bertan dantza egiteko. Inauteriaren amaiera, berriz, sardinaren ehorzketarekin egiten dute asteartean. Ondoko herrian, Lezon, trapujalea eta Jaizkibel mendian bizi den sorgina dira pertsonaiak eta. Nafarroako hainbat herritan gertatzen den moduan, asteartean trapujalea epaitu eta erre egiten dute herriko plazan. Errenterian bezalaxe, Hernanin ere mantentzen da axeri dantza; beste tankera batean, ordea, eta inauterien debekua gertatu zenetik, San Juanetan egin ohi dute dantza hau.
Gizonezkoak emakumeen gisa jazten dira baita Antzuola eta Lasarten ere, sorgin dantzan aritzeko. Bergararrek sorgin dantzak jatorria euren herrian duela diote. Izan ere, aurreko mendean Bergarako langile piloa Lasartera joan zen bertako ohialgintza lantegian lan egitera, eta orduan hasi zen Lasarten sorgin dantza egiten. Berreskuratu ere han egin dute, baina 1989an Antzuolan ere hasi ziren sorgin dantzan. Herriko zaharrenek diotenez, gainera, sorgin dantzaren jatorria Antzuolan egon liteke, haurtzarotik oroitzen baitute ohitura hau. Antzuolatik oso gertu, Aretxabaletan, txino dantza berreskuratu dute orain hamar urte inguru. Gertutasun geografikoa eta koreografiaren antzekotasuna kontuan hartuta, aurretik aipatutako dantza beraren aurrean gaudela pentsa daiteke. Alkandora zuri eta aurpegi belztuarekin aritzen dira gazteak txino dantzan. Hala ere, sorgin dantzak eta txino dantzak ez dute berreskuratu eskerako ohitura. Amezketa eta Abaltzisketako txantxoek, aldiz, eskean egiten jarraitzen dute inauterietako igandean. Herriko gazteak, baserriz baserri joaten dira eskean, bidean makil txikiekin eginiko dantza sinple batzuk eskainiz.

ATHARRATZEREN TXANDA
Zuberoako maskaradak euskal inauterien baitan topa daitezkeen agerraldirik ospetsuenetakoak dira, zalantzarik gabe. Hauen jatorria ezezaguna da, Grezia Zaharreko beste maskarada batzuekin alderatu izan den arren. Hala ere, argi dago kristautasuna aurretiko garaietan duela jatorria; gizakiak sinesmen erlijiosoak unibertsoaren indarraren baitan zituen hartakoa. Maskaradako pertsonaia zenbaitzuk naturako zenbait elementu irudikatzen dute -kathusaina katuarena, zamaltzaina zaldiarena...-. Garai batean, partehartzaileak herriko mutil ezkongabeak bakarrik izan zitezkeen. Gaur egun, aldiz, neska zein mutil oso gazteak izan ohi dira partehartzaileak.

Aurten, Atharratzeko herriari egokitu zaio maskarada antolatzea. Izan ere, urtero herri ezberdin bati egokitzen zaio antolaketa lanak egitea, eta herriko dantzariek Zuberoako beste herrietara egiten dute bisita urtarriletik apirila bitartean. Hastapeneko eta amaierako maskarada, berriz, herri antolatzailean bertan egiten dute.
Egun osoko ekitaldia da maskarada. Goizean, pertsonaiak herriko jendeak jarritako barrikadak gainditzen saiatzen dira, bertan dantza eginez. Ondoren, herriko pertsonaia ezagun eta ilustreei egiten diete bisitaldia eta, azkenik, Branlia dantzatu, pertsonaia bakoitzak bere funtzioa egin eta azken dantza egiten dute. Bost atal ditu, beraz.
Konpartsa, aldiz, bitan banatzen da: maskarada gorria eta maskarada beltza. Gorriak dantzari finenak dira; ordenaren ordezkariak, eta pertsonaia finko batzuk osatuta dago: txerreroa, kantiniersa, kathusaina eta zamaltzainak dira aipagarrienak. Maskarada beltzak, ordea, orden eza, zikinkeria eta zitalkeria ordezkatzen ditu. Pertsonaia finkorik ez duen arren, buhamiak, xorrotzak, kuterak, eskaleak, errumesak... osatzen dute. Euren helburua, beti ere, maskarada gorria zirikatzea da.
LAPURDIN ESKEAN
Kaskarotak izeneko dantzariak etxez etxe aritzen dira eskean, bitartean dantza erraz batzuek egiten dituztelarik. Uztaritze, Larresoro, Hazparne, Ezpeleta, Beskoitze, Lekorne eta beste zenbait herritan egiten dute eskea kaskarotek. Uztaritzen, inauterietako asteartean, zanpantzar eguna berreskuratu dute. Berreskuratu ez ezik eraberritu eta birmoldatu ere egin dute.

Garai batean, dantzariak hiletajantziak soinean zituztela zanpantzarra -Lantzeko ziripotaren antzekoa- kalez kale lagundu, eta enparantzan epaitu eta erre egiten zuten.
Oraindik ere mantentzen da ohitura hau, baina zanpantzarrari euskal mitologiako beste zenbait elementu ere batu dizkio Uztaritzeko dantza taldeak. Lamiak, abereak, ilargia... pertsonaia berriek zanpantzarra laguntzen dute, eta hau erretakoan dantza egiten dute bere inguruan. Ohitura zaharraren osagarri berria sortu dute, beraz.
MARKITOS ETA PORRETEROA
Araban, ondoen mantendu eta gehien ezagutzen den inauteria Zalduondokoa da. Bertan, Markitos da pertsonaia nagusia, eta haren inguruan antolatzen da festa. Garai batean, asteartean ateratzen zen Markitos kalera, baina aurretik zenbait erritual egiten zen herrian: ohorezko «mozo»a aukeratu, «mozo»en etxea izendatu... Inauteria galdu zenetik hona, ordea, gauzak aldatu dira.

1972an berreskuratu zen ohitura, baina ordutik igandean egiten dira ospakizunak. Goizean gazteek Markitos herrian zehar eramaten dute, txistulariek lagunduta. Eguerdi partean, herriko plazan, sei bat metrotara zintzilikatzen dute, eta arratsaldean porreroz -ziripoten oso antzekoa- jantzita Markitos eskegi eta berriz ere herrian zehar eramaten dute idiek tiratako gurdi batean, epaitu eta hil baino lehen.
Saratsun, porreteroa kalean zehar ibili eta gero, jendeak jo eta arratsaldean epaitu egiten du. Gero teilatura botatzen dute putreek jan dezaten. Kanpezun, aldiz, pertsonaia errekara botatzen dute, eta Laudion Leizagako sorgina erretzen dute.
ANTZARRAK ETA OILOAK
Bizkaian, Gipuzkoan bezalaxe, Bilbon antolatzen den inauteri handiaren itzalean ospatzen dira herri-inauteriak. Hala ere, urteetako segida dute, eta mantetzearekin batera sendotu egiten dute ohitura. Bizkaiko hiru inauteri nagusiak igandez ospatzen dira Markina, Mundaka eta Gernikan.

Markinan bi zatitan egiten dute festa. Goizean dantzariek, hartzaz lagunduta, saragi dantza egiten dute herrian zehar. Galtza eta praka zuriekin, eta txapel eta gerriko gorriekin dantzariek makil dantzak egiten dituzte saragiduna euren artean dutela. Arratsaldean, berriz, antzar jokoa egiten da Markinan. Antzarra kalean jartzen dute soka batetik zintzilik, eta gazteek zaldi baten gainetik saiatu behar dute jasotzen.
Antzarren ordez oilarrekin egiten dute jokoa Gernikan. Jantzi zehatzik gabe, jendea nahi duen mozorroarekin elkartzen da plazan. Bertan, soka dantza bat egin eta oilar jokoan aritzen dira. Begiak estalita, atabalari batek gidari lana egiten du, lurpean eta burua agerian duen oilarrari hurbiltzen edo urruntzen ari diren abisatzeko. Orain helburua oilarraren burua ukitzea da, baina lehen burua mozten saiatzen ziren.
Mundakan, berriz, atorrak -lehengo emakumeek jazten zituzten alkandorak- dira inauterien edo aratusten protagonistak. Atorrak jantzita gazteak doinu ezagun bat lagun dutela aritzen dira herrian zehar.
NAFARROA ANITZA
Zalantzarik gabe, Nafarroako inauteriak dira interes gehien pizten dutenak eta sustraietan errotuen daudenak. Interes etnografiko zein antropologiko handikoak dira batzuk; eta Euskal Herriko inauteri ezagunenetakoak bertan ospatzen dira: Ituren-Zubieta, Lantz, Luzaide, Altsasu...

Guztietan lehena, Zubieta eta Iturengoak izaten dira. Egun, urtarrileko azken igandearen ondorengo astelehen eta asteartean ateratzen dira joaldunak edo zanpantzarrak. Ariketa izpiritual sakona da. Berezko sinbolismoak dioenez, joaldunek joareen zaratarekin izpiritu txarrak uxatu eta lurrean dauden indarrak iratzartzea bilatzen dute. Lehen egunean, Zubietakoak Iturena joaten dira, eta bigarrenean, berriz, alderantziz. Binakako iladan, une ikusgarriak sortzen dituzte erdi bidean bi herrietako joaldunak elkartu eta elkarrekin abiatzen direnean.
Zanpantzarren tankera oso ezberdina dute Luzaideko bolantek. Izan ere, Nafarroa Behereko lurraldean jada, inauteriek dotoretasunaren zentzua hartzen dute. Maskarada bat antolatzen dute bertan, pertsonaia eta dantza sail zehatz eta betea dutela. Maskaradako pertsonaia nagusiak bolantak edo dantzariak dira, baina horiez gain zapurrak, gorriak, makilaria, erraldoixkak... joaten dira herria zeharkatuz. Dantza jauzi, bolant dantza edota polkak egiten dituzte; garai batean inauterietan eta orain Bazko egunean.
Inauterien aniztasunaren adibide garbiak dira Nafarroan ospatzen direnak. Luzaiden dotoretasuna bazen ezaugarri, Altsasu, Lesaka edota Goizuetan pertsonaia zatarragoak nagusitzen dira festan. Lesakan esate baterako, zakuzarrak dira protagonista. Zakuak ondo bete, prestatu eta soinean jarrita, aurpegia estalita eta maskuria eskutan dutela igande arratsaldean irteten dira zakuzar izeneko lodikote horiek. Ostatuetan ardoa ematen diete, eta hauek tabernaz taberna aritzen dira herrian zehar. Hala ere, ez dira Lesakako inauterien pertsonaia bakarrak. Eurekin joaten dira mairuak deiturikoak, eta beste talde batean goitiarrak. Azken hauek, San Anton auzoko baserritarrak izan ohi dira, eta eskusoinuaren laguntzaz eskean aritzen dira baserriz baserri. Euren egun handia astelehena izan ohi da.
Altsasuko momorrotxoak ere, ezagun bezain bereziak dira. 1930.eko hamarkadan desagertu ostean, 70.eko hamarkadan berreskuratu ziren Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak egin zuen datu bilketa eta herriko zenbait ilustreren lanari esker. Gaur egun, nekazari giroko festa hau hiritartasunean girotuta dago, musika eta koreografia aldetik egitura egokia emanez. Artile eta adarrak jantzita, eta eskuak eta aurretik daramaten ohiala animali odolez zikinduta dituztela herria zeharkatzen dute. Momorrotxoen eta haien inguruan irtetzen diren pertsonaien agerraldi hau goldatze erritual baten irudikapena da. Trama honen bidez, lurraren oparotasuna eta azienden eritasunak galerazi nahi dituzte. Altsasuko zortzikoa eta ingurutxoa dantzatzen dute pertsonaia adardun hauek.
Goizuetan ustekabea da nagusi inauterietan. Zomorroak eta mozorroak irteten dira ihauteetako asteartean. Zomorroak zahagi bat darama bizkarrean, eta aurpegia belztuta. Kaleetan barna, zomorroek herriko neskak jarraitzen dituzte hauei aurpegia zikintzeko asmoz. Mozorroak, aldiz, ibilbide bera egiten dute, eta bidegurutzeetan denek elkarrekin zahagi dantza egiten dute. Nafarroan badira beste inauteri garrantzitsu batzuk ere, baina aipatutakoak dira ezagunenetakoak. Arizkuneko sagar dantza eta hartza, Tuterako zipoteroak, Cintruenigoko zarramuskeroak...
Beste hamaika inauteri aipa genitzakeen Nafarroan, debekurik ezean iraupen gehiena eta historia sakonena dutenak baitira.
Hamaika pertsonaia, jazki, musika eta ohitura. Inauteri mordoa inauteri bakar batean. Horrela dira Euskal Herriko herri inauteriak. Batzuk ezagutu ditugu orain, beste mordo bat ere badago, baina ezinezkoa da guztiak paperera ekartzea. Hamaika koloreko lurraldea eta garaia dira Euskal Herria eta inauteriak




 

 
 

Inauteriak, inauteak, aratusteak... badatoz
Inauteriak, inauteak, aratusteak... izen bat baino gehiago geure burua mozorroz janzteko garaia izendatzeko. Musika, dantza eta otorduak protagonista izango dira egun zoro hauetan Euskal Herriko zoko askotan.
Jaiak aitzakia hartuta, Euskal Herrian inauteriak noiztik eta nola ospatzen diren aztertuko dugu tarte honetan. Pertsonaiak, lekuak, ohitura zaharrak... euskal kulturari leku bat eskainiko diogu eta nola ez, hizkuntzari berari ere bai. Izan ere, sekuentziaren bukaeran, wikipedian Inauteriak Euskal Herrian izenburupean dagoen informazioa osa dezazun eskatuko dizugu. Beraz, arretaz irakurri horra iritsi baino lehenago eskainiko dizugun informazioa eta proposatuko dizkizugun jarduerak egiten saia zaitez.


Helburua gauzatzeko, hauek izango dira egingo dituzun lanak:
  • Inauteri-jaien inguruko hiztegiarekin lotutako hainbat jarduera egingo dituzu, egokiak diren euskarazko adiera eta moldeak landuz.
  • Inauterien historiari buruzko zertzelada batzuk eskaintzen dituen testua irakurri eta baieztapenak EGIA ala GEZURRA diren erabaki beharko duzu.
  • Wikipedia webgunean dagoen informazioa osatze aldera, Inauterien inguruan testua aztertuko duzu, informazio berria identifikatuz.
  • Euskal Herriko hainbat herritako inauteriak nolakoak diren azaltzen duten testuak irakurriko dituzu. Ondoren, testuetatik ateratako ezaugarriak dagokion lurraldearekin lotuko dituzu.
  • Aurreko testuetako pertsonaien deskribapenak irakurri eta zein pertsonaiari dagozkion idatziko duzu.
  • Pertsonaien deskribapenak aztertuko dituzu, edozein deskribapen egiteko euskaraz erabiltzen diren molde eta egituretan arreta jarriz.
  • Sekuentziaren bukaeran, wikipedian Euskal herriko inauteriei buruz jartzen duen informazioa osatu egingo duzu.
Ataza ireki
 
 

Inauteriak-Aratusteak-Karnabalak Euskal Herrian

Inauteriak-Aratusteak-Karnabalak Euskal Herrian

Hiru izen horiek erabiltzen dira egun ospetsuok adierazteko.INAUTERI berba, era askotara esaten da: iñauteri, ihauteri, iñoteri etab. ARATUSTE berba ere modu baten baino gehiagotan esaten da, batez ere bizkaieraren eremuan: aratuzte, aratoste


JUAN MANUEL ETXEBARRIA AYESTA  /
Hiru izenak erabilten dira egun ospetsuok adierazoteko eta egia esan, hartzen doguna hartzen dogula, eretxi desbardinen munduan sartuko gara pentsakera gehiagori be ateak zabalik itxita. Euskal Herri luze zabaleko euskalkien arabera, "INAUTERI" berbea, era askotara esaten da: iñauteri, ihauteri, iñoteri etab.

Hitzaren jatorria ez dago argi, baina zehazten joanez gero, " INAU / IÑAU + TE + ERI / IRI daukagu. Atzizkiak ulergarriak dira baina hasikerako lexemea ez dago bape argi. Batzuek "iñakin (burla), iñoso (burlón) edo iñul (imbecil)" berbakaz lotzen dabe. J.A.Urbeltzek, barriz, "iñauste" berbeagaz. Batetik datorrela zein bestetik, "INAUTERI" berbea zabal dabil bai ahoz, idatziz zein ekintzaz be.


"ARATUSTE" berbea be modu baten baino gehiagotan esaten da, batez be bizkaierearen eremuan: "aratuzte", "aratoste", "ateste" etab. Emoten dau "(h)aragi uzte" gaz lotuta dagoala. Eleiza Katolikoaren aginduetara joten badogu, garizuman, barikuetan batez be, barau eta bigilia edo haragi ixtea egin behar izaten zan. Urteko beste barikuetan be egin behar izaten zan baina buldea erosi ezkero jan eitekean haragia. Baraua, bizkaierazko "bariku" berbean bertan daukagu: "abari bagako" > bariaku > bariku eguna. Hortik gero, barausi (gosaldu), barauskarriak (baraua hausteko janariak).


"KARNABALAK" berbea gazteleratik hartuta dago eta lehenago latinetik. Hemen be ez gatoz bat. Batzuentzat: "carne vale " da, hau da, "agur haragia". Beste batzuentzat: "carrus navalis", hau da, inauteri jaiak ospatzeko gurpil ganean ipinten eben barkua, barru bete jentegaz euren jantzi berezi, janari, edari eta abarregaz paseatzeko herrian zehar. Beste batzuentzat: "carnes tolendas", hau da, bigilia egin edo haragia baztertu.


Ikusten danez, "INAUTERIAK" izenagaz adierazoten doguna etimologiatik argitu geinkena baino harago joan jaku ta gaur egun medio sofistikatueri esker ikusi egiten doguz batean besteango ospakizunak. Dana dala, egin daigun historia apur bat, haragoko eta honagoko bitargi batzuk eskainiz.


Lehenago be esan dogun moduan, inauterietako jai giroa naturearen berpizteagaz batera dator eta hori konstante bat izan da munduko herrien artean. Hasikeran kutsu erlijiosoa edo espirituala eben eta horregaitik inauterietan era desbardinetako maskarak, mozorroak edo disfrazak egiten ziran, hilen espiritua antropomorfizatu eta espiritu txarrak urrunarazoz santuraren berbizte ona egiteko.


Urtearen antolaketean, udaberriko naturearen berbizteak garrantzi handia euki dau beti gure kulturetan. Baina natura-berbizte horren ospakizuna aurreratu egin dogu gure egutegian, Eleiza Katolikoaren antolaketako garizumea errespeteteagaitik. Udaberriko lehenego ilargibetetik harako lehenengo domekea beti izaten da Pazko Eguna; zazpi egun lehenago, Erramu Eguna eta berrogei egun lehenago Hauts eguna, hau da, garizumearen hasikerea eta jakina, bezperan "karnabaletako martitzena". Aikor ba aratuste edo inauteriok.


Gaur egun ia mundu osoan ospatzen dira inauteriak, batez be mundu erromanikoan eta Ameriketako herrietan.

 *laburtua

 
 
JUAN MANUEL ETXEBARRIA AYESTA  /
Hiru izenak erabilten dira egun ospetsuok adierazoteko eta egia esan, hartzen doguna hartzen dogula, eretxi desbardinen munduan sartuko gara pentsakera gehiagori be ateak zabalik itxita. Euskal Herri luze zabaleko euskalkien arabera, "INAUTERI" berbea, era askotara esaten da: iñauteri, ihauteri, iñoteri etab.

Hitzaren jatorria ez dago argi, baina zehazten joanez gero, " INAU / IÑAU + TE + ERI / IRI daukagu. Atzizkiak ulergarriak dira baina hasikerako lexemea ez dago bape argi. Batzuek "iñakin (burla), iñoso (burlón) edo iñul (imbecil)" berbakaz lotzen dabe. J.A.Urbeltzek, barriz, "iñauste" berbeagaz. Batetik datorrela zein bestetik, "INAUTERI" berbea zabal dabil bai ahoz, idatziz zein ekintzaz be.


"ARATUSTE" berbea be modu baten baino gehiagotan esaten da, batez be bizkaierearen eremuan: "aratuzte", "aratoste", "ateste" etab. Emoten dau "(h)aragi uzte" gaz lotuta dagoala. Eleiza Katolikoaren aginduetara joten badogu, garizuman, barikuetan batez be, barau eta bigilia edo haragi ixtea egin behar izaten zan. Urteko beste barikuetan be egin behar izaten zan baina buldea erosi ezkero jan eitekean haragia. Baraua, bizkaierazko "bariku" berbean bertan daukagu: "abari bagako" > bariaku > bariku eguna. Hortik gero, barausi (gosaldu), barauskarriak (baraua hausteko janariak).


"KARNABALAK" berbea gazteleratik hartuta dago eta lehenago latinetik. Hemen be ez gatoz bat. Batzuentzat: "carne vale " da, hau da, "agur haragia". Beste batzuentzat: "carrus navalis", hau da, inauteri jaiak ospatzeko gurpil ganean ipinten eben barkua, barru bete jentegaz euren jantzi berezi, janari, edari eta abarregaz paseatzeko herrian zehar. Beste batzuentzat: "carnes tolendas", hau da, bigilia egin edo haragia baztertu.


Ikusten danez, "INAUTERIAK" izenagaz adierazoten doguna etimologiatik argitu geinkena baino harago joan jaku ta gaur egun medio sofistikatueri esker ikusi egiten doguz batean besteango ospakizunak. Dana dala, egin daigun historia apur bat, haragoko eta honagoko bitargi batzuk eskainiz.


Lehenago be esan dogun moduan, inauterietako jai giroa naturearen berpizteagaz batera dator eta hori konstante bat izan da munduko herrien artean. Hasikeran kutsu erlijiosoa edo espirituala eben eta horregaitik inauterietan era desbardinetako maskarak, mozorroak edo disfrazak egiten ziran, hilen espiritua antropomorfizatu eta espiritu txarrak urrunarazoz santuraren berbizte ona egiteko.


Urtearen antolaketean, udaberriko naturearen berbizteak garrantzi handia euki dau beti gure kulturetan. Baina natura-berbizte horren ospakizuna aurreratu egin dogu gure egutegian, Eleiza Katolikoaren antolaketako garizumea errespeteteagaitik. Udaberriko lehenego ilargibetetik harako lehenengo domekea beti izaten da Pazko Eguna; zazpi egun lehenago, Erramu Eguna eta berrogei egun lehenago Hauts eguna, hau da, garizumearen hasikerea eta jakina, bezperan "karnabaletako martitzena". Aikor ba aratuste edo inauteriok.


Gaur egun ia mundu osoan ospatzen dira inauteriak, batez be mundu erromanikoan eta Ameriketako herrietan.

 *laburtua

 
 

A ikaslearen fitxa

Kondairaz betetako ospakizunak dira inauteriak. Euskal Herriko txoko askotan egiten dituzte, izaera propioa dute, eta datozen egunotan ospatuko dituzte.
Batzuk lehenago, besteak geroago, hainbat herritan ospatzen dira inauteriak Euskal Herrian. Urtero bezala, aurten ere irteteko seinalea Ituren eta Zubietako joaldunen esku izango da, bihar bertan. Inauteriak ospatzeko, baina, hainbat modu daude: batzuen eta besteen ohituren arteko desberdintasunak begi bistakoak dira.

Ituren eta Zubieta


Joaldunak

Noiz. Urtarrilaren 28 eta 29an.

Inon baino lehenago ospatzen dituzte inauteriak Iturenen eta Zubietan (Nafarroa). Joaldunak dira festaren ezaugarri nagusia, eta bi herrietako biztanleek osatzen dituzte. Bi egunetan ospatzen dituzte inauteriak: astelehen eta asteartean, urtero bezala. Lehenengoan, Zubietako joaldunak Iturenera joango dira, eta hurrengo egunean, alderantziz: Iturengoak joango dira Zubietara. Joaldunek janzkera berezia dute, besteak beste: abarkak, ardi-larrua, zintzarriak bizkar eta gerrian, eta koloretako zintaz jositako kono itxurako txapela.

Tolosa


Mozorroak eta umorea

Noiz?

Nolakoak?

Lesaka


Zakuzaharrak

Noiz. Otsailaren 10ean, 19:00etan; eta 11n, 12:30ean.

Inauterietako igandean —otsailaren 10ean— ateratzen dira zakuzaharrak Lesakako (Nafarroa) kaleetan, 19:00etan. Zakua jantzita irteten dira zakuzaharrak, eta lastoa edo belar ondua eramaten dute azpitik; aurpegia zapi batez estaltzen dute, begi-ahoetan zuloak eginda. Oihuka ibiltzen dira, mairuekin batera, kaleetan gora eta behera. Ibilbidearen amaieran, herriko plazara iritsita, hura zeharkatzen duen barra bati eusten diote zakuzaharrek. Orduan, herriko haurrek zakuzaharren gainera salto egiten dute, lurrera botatzeko asmoz: zakuetatik tiraka ibili ohi dira, jantzia kentzeko helburuarekin. Horrela, barruan daramaten lastoa galtzen da, eta horrekin jolasten dira haurrek. Inauterietako astelehena ere egun berezia dute, karrozen desfilea egingo baitute.

Markina-Xemein


Antzara jokoa

Noiz?

Nolakoak?

Mundaka


Laminak eta atorrak

Noiz. Otsailaren 10ean.

Inauterietako igandean ateratzen dira atorrak eta laminak Mundakan (Bizkaia). Eguerdian irteten dira atorrak, hainbat musika-instrumenturekin kantari. Kaleetan barna ibili ostean, portuan amaitzen dute ibilbidea, eta han atorren abestiak kantatzen dituzte. Atorrak zuriz janzten dira goitik behera. Laminak arratsaldean ateratzen dira, eta haien jantziak beltzak dira. Aurpegia zuriz margotuta eta ezpainak gorri-gorri margotuta ateratzen dira. Gizonek egiten dute atorrena, eta emakumeek laminena.

Unanu


Mamoxarroak

Noiz?

Nolakoak?

Zalduondo


Markitosen epaiketa

Noiz. Otsailaren 10ean.

Goizetik hasten dira Zalduondon (Araba) Markitosen epaiketarekin, Inauterietako igandean. Herriko gaitz guztien erantzule den heinean, hil egin behar dute. Goizean kalez kale ibili ostean, makila baten puntan jartzen dute Markitos panpina, eta hor uzten dute arratsaldera arte. Ordu batzuk geroago, prozesioa hasiko da, atso, agure, musikari, kale-garbitzaile eta beste pertsonaia batzuekin, predikaria buru dutela. Markitos gurdian hartu eta frontoira eramaten dute, dagokion epaia irakurri eta, azkenik, erretzeko. Ondoren, taldekide guztiek dantza egiten dute haren inguruan.

Goizueta


Zahagi dantza

Noiz?

Nolakoak?

Lantz


Miel Otxin

Noiz. Otsailaren 12an.

Inauterietako asteartea izaten da inauterien egun handia Lantzen (Nafarroa). Kondairaren arabera, Miel Otxin eta Zaldiko herritarrak zirikatzen aritzen ziren pertsonaiak ziren, eta antza denez, Ziripot zirikatzen zuten gehien. Miel Otxin —oraindik ez dago garbi lapurra edo gaizkilea den—, erre egiten dute. Erre aurretik, baina, desfilea egiten dute: Ziripot Zaldikok egindako erasoei eusten saiatuko da, baina baldarra da Ziripot, eta txatxoek altxatzen lagunduko diote. Zaldiko, era berean, ferratzaileengandik ihes egiten saiatuko da, baina ez du lortuko. Miel Otxin ere harrapatu eta erre egingo dute herriko plazan. Otsailaren 10ean, igandean, haurren inauteriak ospatuko dituzte.

Altsasu


Momotxorroak

Noiz?

Nolakoak?

Uztaritze

 
Zanpantzarren epaiketa

Noiz. Otsailaren 12an.

Inauterien ohiturei eusteko sortu zuten Hartzaro-festibala, 1996an. Ohiturak berritu egin dituzte, baina festibala egiten jarraitzen dute; aurten, otsailaren 1etik 12ra bitartean izango da. Inauterietako asteartea izango da egun nagusia, eta orduan epaitu eta erreko dute Zanpantzar; azken eguna ere hori izango da, baita Hartzaro-festibalaren bukaera ere. Bertan izango dira animaliak, sorginak, apaiza, hartza eta beste hainbat pertsonaia. Ondoren, Zo-zongo batukada-taldeak joko du, iluntzera arte.

Maskaradak


Gamere-Zihigako gazteak

Noiz?

Nolakoak?
Berria (moldatua)

B ikaslearen fitxa

Kondairaz betetako ospakizunak dira inauteriak. Euskal Herriko txoko askotan egiten dituzte, izaera propioa dute, eta datozen egunotan ospatuko dituzte.
Batzuk lehenago, besteak geroago, hainbat herritan ospatzen dira inauteriak Euskal Herrian. Urtero bezala, aurten ere irteteko seinalea Ituren eta Zubietako joaldunen esku izango da, bihar bertan. Inauteriak ospatzeko, baina, hainbat modu daude: batzuen eta besteen ohituren arteko desberdintasunak begi bistakoak dira.

Ituren eta Zubieta


Joaldunak

Noiz?

Nolakoak?

Tolosa


Mozorroak eta umorea

Noiz. Otsailaren 7tik 12ra.

Entzutetsuak dira Tolosako (Gipuzkoa) inauteriak, mozorroen originaltasunagatik eta egunerokoari lotutako gaiak lantzen dituztelako. Ikuspuntu umoretsutik beti. Ostegun gizenean hasi ohi dira festak —aurten, otsailaren 7an—, eta hurrengo asteartera arte irauten dute —otsailaren 12ra arte—: sardinaren ehorzketarekin bukatzen dira festak. Igande eta astelehenean izaten da Tolosan jende gehien, guztiak 11:00etan egin ohi duten konpartsa eta karrozen desfilea ikusteko irrikan.

Lesaka


Zakuzaharrak

Noiz?

Nolakoak?

Markina-Xemein


Antzara jokoa

Noiz. Otsailaren 10ean.

1960ko hamarkadan galdu zen arren, 1979an berreskuratu egin zuten antzaren jokoa Markina-Xemeinen (Bizkaia). Antzarak —hilak— soka batetik zintzilik jartzen dituzte, gorputza koipeztatuta: parte hartzaileen lana horiei lepoa kentzea da, zaldi gainean. Gero, herri bazkaria egiten dute, baita euskal karaokea ere.

Mundaka


Laminak eta atorrak

Noiz?

Nolakoak?

Unanu


Mamoxarroak

Noiz. Otsailaren 10 eta 12an.

Bi egun handi dituzte Unanuko (Nafarroa) inauteriek. Lehenengoan, igandean, Mamoxarro txikiena izaten da —17 urtetik beherakoena—: zuriz jantzita doaz, zapi koloredun bat buruan, gerriko gorri edo beltza, eta kaskabiloz betetako larruzko zinta lepoan. Mozorroaren ezaugarririk deigarriena, ordea, aurpegia estaltzeko daramaten burdinazko maskara da. Etxez etxe joaten dira, eskuan makilak hartuta, jendeak zer emango gero eurek afaltzeko. Helduen egunean, Muttuak ateratzen dira Mamoxarroen atzetik: kantatu bai, baina hitz egin ezin duten pertsonaiak dira. Afariaren ostean, mamoxarro helduek dantza egiten dute plazan.

Zalduondo


Markitosen epaiketa

Noiz?

Nolakoak?

Goizueta


Zahagi dantza

Noiz. Otsailaren 12an.

Negu osoa mendian lanean aritu ostean herrira jaisten den ikazkin baten istorioa antzeztuko dute Inauterietako asteartean Goizuetan (Nafarroa), urtero bezala. Diotenez, ikazkina mozkortzen zenean, herriko nesken atzetik joaten zen, musukatzeko asmoz, eta hori ikusita, mutilak haren atzetik joaten ziren, hura jotzeko asmoz. Hortik dator Goizuetako zahagi-dantza: bi ikazkin herriko neska-mutilek egindako pasarelaren tartetik pasatzen dira. Ikazkinek zahagia bizkarrean hartzen dute, eta neska mutilek makilekin arkua egiten dute, besoak altxata, ikazkinak azpitik pasatzen direnean zahagiak kolpatzeko.

Lantz


Miel Otxin

Noiz?

Nolakoak?

Altsasu


Momotxorroak

Noiz. Otsailaren 12an.

Odolez blai ospatzen dute inauterietako asteartea Altsasun (Nafarroa). Momotxorroak adarrak buruan eta ardi-larrua bizkarrean daramaten pertsonaiak dira, eta harrapatzen dituzten guztiei txerri-odola botatzen diete. Sorginak ere bertan izaten dira, eta akelarrea egiten dute. Igandean, berriz, haurren egun handia izango da.

Uztaritze

 
Zanpantzarren epaiketa

Noiz?

Nolakoak?

Maskaradak


Gamere-Zihigako gazteak

Noiz. Otsailaren 10etik aurrera.

Otsailaren 10ean Zihigan hasi, eta maiatzaren 5ean amaituko dira, Gameren (Zuberoa), 2013ko maskaradak. Bi herri horietako gazteak izango dira, hain zuzen ere, aurtengo maskaraden protagonistak. Iaz ere haiek ziren maskaradak egiteko arduradunak, baina azken orduko ezbehar bat tarteko, bertan behera gelditu ziren. Zihigakoaz gain, Ligi-Atherein (otsailaren 17an) eta Arrokiagan (otsailaren 24an) egingo dituzte otsaileko maskaradak.

martes, 5 de febrero de 2013

Behinola, herri triste bat zegoen. Herri triste horretan ez zegoen alaitasunik,
ez zegoen edertasunik, ez zegoen polita zen gauza bat ere ez. Umeek ez
zuten parkeetan olgetan, gazteak ez ziren kaleetatik maiteminduta
paseatzen, zaharrek ez zuten inoiz irribarre egiten. Pertsona bakoitza bere
buruarentzako bakarrik bizi zen. Herri triste bat zenBaina egun baten, herri triste horretako mutil bat konturatu zen triste bizitzeaez zela gauza ona, askoz ere hobea zela pozik bizitzea. Poztasuna osasunarentzataskoz hobea zen. Triste bizitzeak ez zekarren ezer onik. Horregatik pentsatu zuen
herri horretan poztasuna zabaltzea eta horretarako bere anaia nagusiari eskatu zion
laguntzaAnaia biak hasi ziren orduan lanean eta kartelak egitea erabaki zuten. Kartel
horietan poztasuna zein ona den esaten zuten eta herri triste horretako leku guztietatik
kartelak jarri zituzten. Horrela, jendea triste bizitzea zein tristea den konturatu
zen baina ez zekiten zelan pozik bizi. Orduan bi anaiei idatzi zioten pozik zelan bizi
ahal zen galdetzen. Anaia biek ez zekiten zelan erakutsi jendeari zelan bizi ahal ziren
pozik, beraiek ez baitzekiten pozik bizitzen, eta orduan pentsatu zuten guztiak batuko
zirela herriko plazan pozik bizitzea zer zen eztabaidatzeko. Plazan bilduta zeudela, jendea
eztabaidatzen hasi zen bakoitzak berarentzako pozik bizitzea zer zen esanez:—Pozik bizitzea, maitatzeko norbait edukitzea da —esan zuen gazte dotore
batek.
—Pozik bizitzeko onena beti txisteak kontatzen ibiltzea da —esan zuen herriko
tabernariak.
—Pozik bizitzea lagun asko edukitzea da –esan zuen zapatariak.
Eztabaida asko eta asko luzatu zen baina ez ziren akordio batera heltzen eta
bi anaiak tristetu ziren beraien nahia bete ez zela ikustean. Orduan anaia nagusienak
esan zuen:
—Ederki. Ez garenez akordio batera heltzen bakoitzak berarentzako pozik
bizitzeko egin behar dena egingo du eta horrela guztiok biziko gara pozik.
Eta horrela, herriko jendea pozik bizitzen saiatu zen. Eta askok lortu zuten.
Baina herri hori triste izateari uzten ari zela ikustean, Tristetuz, tristeziaren
jauna, haserretu egin zen eta herrira joan zen jendeari poztasuna kentzera. Tristetuz,
tristeziaren jauna poztasun guztia kentzen hasi zen eta bi anaiek egindako guztia
apurtu zuen. Jendea, poztasunik gabe, triste bizitzen hasi zen berriro. Baina
orain lehen baino tristeago, pozik bizitzea zein ederra zen bazekitelako.
Bi anaiak, orduan, negarrez hasi ziren eta bi umeen negarra entzutean superheroi
bat agertu zen herrian. Super-heroi horrek Super-poztasun zeukan izena eta
poztasunaren defendatzailea zen. Super-poztasunek, Tristetuz tristeziaren jaunaren
kontra borrokatu zuen eta akabatu zuen. Orduan herriko jende guztia oso pozik
jarri zen tristezia desagertu zelako.
Orduan bi anaiek Super-poztasuni galdetu zioten:
—Zelan bizi ahal gara pozik?
Super-poztasunek irribarretsu erantzun zien:
—Pozik bizitzeko adiskidetasuna, maitasuna, errespetua, lankidetza eta abar
dira oso garrantzitsuak; baina garrantzitsuagoa da beti gauza guztiei alde ona ateratzea.
Eta umeek galdetu zioten:
—Eta nola egingo dugu hori?
—Ba beti irribarretsu ibiltzen —eta hau esanda,
irribarretsuk alde egin zuen hegaz.
Herri triste horretako jendeak pozik
bizitzen ikasi zuen Super-poztasuni esker
eta herriari izena aldatu zioten. Hortik
aurrera Poztasunaren herria deituko zen.

viernes, 1 de febrero de 2013


LA AMISTAD

¿QUÉ ES LA AMISTAD?

La amistad es una cajita de cristal. Pequeña, transparente, donde guardas allí dentro todos tus pensamientos, ideas, cariño y amor.
Un cristal fino donde te reflejas. Material en el que están hechos tus sueños. Son porciones de tu corazón que intentas que no se rayen nunca.

Un amigo es más que una persona. Algo que no es físico, algo que siempre llevas. Es eso que recoges por el camino y guardas en tu cajita de cristal, cuidadosamente acomodado en su interior de terciopelo. Todo eso en lo que crees, en lo que confías, en lo que sientes.

Eso que más allá del mundo encuentras. Eso que te abraza cuando piensas que no puedes más. Algo que lamentas no ver. Porque el amigo no se ve, no se toca, no se huele. Simplemente lo sientes. Y, aunque se encuentre sentado a tu lado, tú nunca lo ves como la materia física que es. Su esencia oculta entre los pliegues del terciopelo de tu cajita de cristal.

A veces lo miras a los ojos. A veces sientes su presencia.
Sin embargo, el amigo no es la persona que ves. Es la persona que sientes.

Es aquello por lo que darías todo.


Menos tu cajita de cristal…



¿QUÉ PIENSAN LAS PERSONAS SOBRE LA AMISTAD?

Algunas personas, dicen que la amistad es el sentimiento que se da entre dos personas, un sentimiento de afecto, en el cuál ambas personas se demuestran cariño, una hacia la otra. Es aquella amiga que te haga llorar con las verdades y no con las mentiras, que confiéis la una en la otra.

Para otras personas, la amistad es lo único verdadero que tiene esta vida y por la que merece la pena vivir, sin ella el mundo se pararía…es más importante que todas las cosas y por eso se debe conservar siempre, porque va a ser la única cosa en la vida que nunca te va a fallar.

Otras personas, piensan que la amistad es aquella persona que te comprende, que está a tu lado en todos los momentos de tu vida, que te hace sonreír cuando ni siquiera tienes ganas de hacerlo. Alguien con quien compartes tus alegrías y emociones, que no te abandona en los momentos difíciles y te ayuda para que sigas adelante. Aquella persona que te escucha y te presta su hombro para llorar, que te da su mano para que nunca la sueltes…

Sin embargo, yo al igual que otras personas, pensamos que la amistad es un vínculo muy fuerte en el que dos personas tienen total confianza. Un sentimiento que va por encima de todo.
A mí, la amistad me ha dado fuerzas para sobrevivir en los momentos más crueles y por ella lucharé.

En resumen, la AMISTAD lo es todo…es aquella que te acompaña día a día alumbrando tu camino.


¿QUÉ CLASES DE AMIGOS HAY?

Los amigos a veces no necesitan palabras, solo con mirarse se dicen mil cosas, y comparten una manera especial de ver la vida, los amigos a veces se dicen palabras duras, discuten, se hieren y se reconcilian con un abrazo, los amigos siempre dicen la verdad, aunque duela y aunque no sea sencillo, los amigos son dos almas que aprenden juntas la sinceridad, la solidaridad y la alegría. Esa es la verdadera amistad.

Existen dos clases de amigos:


- Los verdaderos, que son aquellos que están contigo siempre, apoyándote, en lo bueno y en lo malo. Los que están contigo cuando más los necesitas y nunca te abandonan. Los que nunca te hacen sufrir. Los que te hacen llorar, pero solo de alegría. Son aquellos en los que puedes confiar, los que nunca te defraudarán. Los que te prestan su ayuda. De esta clase de amigos, te lo puedes esperar todo, todo lo bueno que existe en el mundo.

-Los convenencieros, que solo te quieren por interés. Los que te apoyan en lo bueno y cuando les pides ayuda se dan media vuelta. Los que cuando los necesitas, nunca están ahí. Los que te hacen llorar y no es de alegría, sino de sufrimiento. Son aquellos en los que nunca podrás confiar, los que te defraudarán. Los que van de buenas contigo y cuando menos te lo esperas, te dan la puñalada por la espalda. Los que te ponen verde a tus espaldas. De esta clase de amigos, te puedes esperar de todo, pero no de todo lo bueno sino de todo lo malo que existe.


POEMAS SOBRE LA AMISTAD

A MI MEJOR AMIGO/A

La luz de la Luna me envuelve en su manto,
me atrapa el recuerdo, escribe en su encanto.
Adoro la luz que atraviesa en su campo,
que me recuerda al amigo que amo.

Lo entiende mi alma y lo sabe mi cuerpo,
se enciende la llama del amor que siento.
La paz de él emana, y me sonríe tierno.
Mi mejor amigo/a, eres tú, ¿puedes creerlo?