Inauteriak, inauteak, aratusteak... badatoz
Inauteriak, inauteak, aratusteak... izen bat baino gehiago geure burua mozorroz janzteko garaia izendatzeko. Musika, dantza eta otorduak protagonista izango dira egun zoro hauetan Euskal Herriko zoko askotan.
Jaiak aitzakia hartuta, Euskal Herrian inauteriak noiztik eta nola ospatzen diren aztertuko dugu tarte honetan. Pertsonaiak, lekuak, ohitura zaharrak... euskal kulturari leku bat eskainiko diogu eta nola ez, hizkuntzari berari ere bai. Izan ere, sekuentziaren bukaeran, wikipedian Inauteriak Euskal Herrian izenburupean dagoen informazioa osa dezazun eskatuko dizugu. Beraz, arretaz irakurri horra iritsi baino lehenago eskainiko dizugun informazioa eta proposatuko dizkizugun jarduerak egiten saia zaitez.

Helburua gauzatzeko, hauek izango dira egingo dituzun lanak:
Ataza ireki- Inauteri-jaien inguruko hiztegiarekin lotutako hainbat jarduera egingo dituzu, egokiak diren euskarazko adiera eta moldeak landuz.
- Inauterien historiari buruzko zertzelada batzuk eskaintzen dituen testua irakurri eta baieztapenak EGIA ala GEZURRA diren erabaki beharko duzu.
- Wikipedia webgunean dagoen informazioa osatze aldera, Inauterien inguruan testua aztertuko duzu, informazio berria identifikatuz.
- Euskal Herriko hainbat herritako inauteriak nolakoak diren azaltzen duten testuak irakurriko dituzu. Ondoren, testuetatik ateratako ezaugarriak dagokion lurraldearekin lotuko dituzu.
- Aurreko testuetako pertsonaien deskribapenak irakurri eta zein pertsonaiari dagozkion idatziko duzu.
- Pertsonaien deskribapenak aztertuko dituzu, edozein deskribapen egiteko euskaraz erabiltzen diren molde eta egituretan arreta jarriz.
- Sekuentziaren bukaeran, wikipedian Euskal herriko inauteriei buruz jartzen duen informazioa osatu egingo duzu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario