Kartzela baino lehen, bitartean eta ondoren, ordea, idazle izaten segitu du
Sarrionandiak, eta kalitatearen marka nabarmena dute haren liburu
guztiek.
Poesiaren atalean ikus daiteke Sarrionandiak genero honetan egindako lanen berri. Horretaz landa, ipuingintza landu izan du gehienbat eta esan liteke bera dela, Atxagarekin batera, idazlan-mota honek gure artean izan duen garapenaren eta arrakastaren arduradunetakoa. 1983an kaleratu zuen Narrazioak ipuin-bilduma, garai eta leku diferenteetan kokaturiko istorioen multzoa, bidaia, exotismoa eta magia bezalako elementuekin egundoko harrera lortu zuena eta lilura berezia eragin irakurleen artean. Haren ondoren etorri ziren, besteak beste, Atabala eta euria (1986) eta Ifar aldeko orduak (1990).
Antologiarako bereizi dugun ipuina ezin aurki daiteke egilearen liburuetan. 1980an, atxiloketaren aurretik, zenbait testu idatzi zituen, beste hainbat sariketa irabazi zituztenak, poesian nahiz ipuingintzan. Ipuin horietako bat da "Enperadore eroa", hemen aurki dezakezuna. Egilea artean oso gaztea izan arren, bertan aurki litezke haren obraren funtsezko ezaugarriak eta bereizgarri nagusi duen goi mailako idazketaren artea. Ipuin klasiko bat da egituraz, ipuinaren barruan beste ipuin bat sartzearen teknikaz baliatzen dena (panpina errusiarrak edo kaxa txinarrak deitu ohi zaio baliabide honi, eta Mila eta bat gau bilduma arabiarrean ohikoa da); alde horretatik, nabarmentzekoa da nolako trebeziaz tartekatzen diren barruko istorio nagusia eta kontalariak entzuleari egiten dizkion galde, dei eta oharrak, aipatzekoa den bezala ipuin osoari darion estetizismoa. Bestalde, Txinan gertatzeak eta ipuin-kontalari txinar baten ipuin gisa azaltzeak Sarrionandiaren hasierako idazlanetako beste ezaugarri bat oroitarazten digute: exotismoa eta kosmopolitismoa, hain zuzen ere. Azkenik, aipa dezagun gaia bera, egilearen geroko obran ere behin eta berriz azalduko diren zenbait motibo hemen baitira jadanik, hala nola isiltasunerako tentazioa, iheserako joera, edertasunaren bilaketa, eta boterearen aurrean inoiz ez makurtzea.

Obrak:
Izuen gordelekuetan barrena (1981)
Narrazioak (1983)
Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak (1985)
Atabala eta euria (1986)
Ni ez naiz hemengoa (1986)
Marinel zaharrak (1987)
Marginalia (1988)
Ez gara geure baitakoak (1989)
Izeba Mariasunen ipuinak (1989)
Ainhoari gutunak (1990)
Ifar aldeko orduak (1990)
Gartzelako Poemak (1992)
Han izanik hona naiz (1992)Izuen gordelekuetan barrena (1981)
Narrazioak (1983)
Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak (1985)
Atabala eta euria (1986)
Ni ez naiz hemengoa (1986)
Marinel zaharrak (1987)
Marginalia (1988)
Ez gara geure baitakoak (1989)
Izeba Mariasunen ipuinak (1989)
Ainhoari gutunak (1990)
Ifar aldeko orduak (1990)
Gartzelako Poemak (1992)
Ez gara geure baitakoak (1993)
Hnuy illa nyha majah yahoo (Poemak 1985-1995) (1995)
ENPERADORE EROA
Zuhaitz irudia dudala esaten didazu, bidaiaria. Bai, jadanik abar idortuak
dira ene ile urdinduak, eta zuraren margokoak ene beso behiala azkarrak. Ez
nazazu, hala ere, zuhaitzat har, ez eta ere bidelapurtzat, ezen esanen baitizut
nor naizen: bidegurutzeko kontalaria naiz, aunitz gara Xinan eta ezaguturen
zenituzke etxea utzi berria ez bazina. Zaharra naiz eta zulako bidaiari asko
ezagutu ditut, lau bideotatik edozeinetarantz abiatzen dira, eta abiatu orduko
istorio bat kontatu diet: ene aldamenean eseri dira maiz, bidearen luzeaz
unaturik, eta arretaz aditu didate aintzinako istorioa. Gupida zaitez zeu ere
ene zahartzaroaz, agure hilkor honi elikagai guti batzu eta txanpon tipi bat
emanik, eta har ezazu, truke, atsedena belatze leun honetan eseri eta mendeen
goizeko gertaera miresgarriak entzunik.
Bada, Enperadore eroaren istorioa kontatuko dizut, Hung-Wu Enperadorearen eta Ching-Fu pintatzailearen bizitzak. Aditu al dituzu izenak? Garai zaharrean mundu guziak ezagutzen zituen. Duela sei mende bizi ziren izarradarrek erakusten dituzte mendeak eta batzutan urte askokoak dira eta bestetan urte gutikoak, baina hura gobernuaren garihobiak beterik eta laborarien sabelak hutsik zireneko aro luzea izan zen Xinako Erresuman. Garai hartan, Erresumako hiriburuetatik urrun, Yang Shin deritzan eskualde ederrean, Ching-Fu izeneko pintatzaile bat bizi zen, trebeziagatik, zintzotasunagatik eta eztitasunagatik hagitz estimatua. Haurra zelarik umezurtz geratu zen, bere gurasoak Enperadorearen borreroak hilik, eta oihanean iragan zuen gaztaroa, etxetik ihes egin eta, naturarekin bat, bakardadean, han ikasi zuen pintatzen, hau da, natura itxuraldatzen, eta, aldiberean, gutiziarik gabe bizitzen. Jadanik zaharra zen, ile urdina zerion burutik eta zimurretan tolesten zitzaion gorputzaren azala. Halere eskuak ez zituen artega, kuadro bat pintatzen zuenean ez zirudien hura naturak berak baino beste inork egina zitekeenik. Alaba lirain bat zuen, Su-Tao, eta berarekin bizi zen etxola tipi batetan, erditzean galdu baitzuen emaztea. Kuadroentzako oihalak alabak ehotzen zizkion. Ching-Fuk margotan pintatu, eta oihanean uzten zituzten kuadroak, izadiarekin nahasirik. Fruitu eta abereak ugariak ziren urtaro guzietan elikatzeko, deus ere salerosi gabe eta zorionean bizi ziren.
Baina noiz entzun duzu, bidaiaria, zorionean hasi eta zorionean dirauen istoriarik? Ez da lurgainean halakorik, jakin ezazu, eta baldin bada ere ez du kontatzeak merezi. Bada, behin batean, Enperadorearen entzumenera pintatzaile dohatsu haren albistea iritsi zen. Orduan, Hung-Wu Enperadoreak hiru mezulari bidali zituen, kontatzen zena ea egia zenetz segurtatzeko, eta egia zela erantzun ziotelarik udaberria zen, ehundaka lore sortzen direneko aroa, errege bidaien garaia gortea bildu, elefanteak eta zaldiak hornitu eta Yang Shin alderantz abiatu zen. Herrialde honetara sartzerakoan lore eta erlez beterik ikusi zuten oro. Errekastoak gardenak, pinpilinpausak abarren artetik eguzkitara eta eguzkitatik hostoetara hegatsez. Enperadorea lau elefanteren gainean zeta hedez sostengaturiko etxolan zetorren, lehoi eta katazuri larruz, diamantez eta urrez hornitua, Jaun Handiak eta dontzeilak inguruan. Zisneak eta kurriloak ehizatu zituzten arkuak frogatzearren, dastatu zituzten, baita ere, erlabarasketako eztia eta geriza, ondu berriak. Bedatseko belarra, hazia eta garbia zen haien aitzinetik, bidea lehenengoz zapaltzen zela zirudien; ez zen hala ere segitaldearen atzekaldea aurrekaldea bezain garbia, lohia eta abar hila zen haren lorratz guzia.
Goiza zen Hung-Wu etxolara heldu zenean eta Su-Tao bakarrik zegoen, ehotzen. Alabak, arrotz hornituek doi bat ikaratuta, aitaganaino eraman zuen Enperadorea oihanean barrena, segitaldearen alderik eskergena eskualdeko Jauregi Inperialean utzirik. Egun horretan ere Ching-Fu pintatzen ari zen, egunsentiaz geroztik. Ailegatu ahala, Hung-Wu kuadroaren aitzinean imini zen, ea kuadroa non zenetz galdezka. Egia zen, pinturako liliak benetakoak bezain ederrak ziren, urmael margotua ere erabat gardena, xorien kolorezko lumak, eta zuhaitzen itzala goroldioan, natura bera zegoen kuadroan ere. Harriturik, oihalera hurbildu zen Enperadorea eta une batzu beha egon ondoren eskua luzatu eta pinturako larrosarik ederrena ebaki zuen. Larrosa eskuan zuela, Ching-Furi so egin eta esan zion bere Erresumako pintatzailerik onena zenez gortean laneginen zuela, inork ez dituen gauzak ere Enperadorearentzat sortzeko. Ching-Fu ez zen higitu eta inor zerbitzatzeko zaharregia zela erantzun zuen soilik. Hala ere Enperadoreak ez zekien ezetzik entzuten eta biharamunean haiduru izanen zuela esan zion.
Ezkutatzen ari da jadanik eguzkia, bidaiaria, eta burruka eginen dute egunak eta gauak. Bada, ez al dira eguna eta gaua bezain desberdinak eta aurkakoak Hung-Wu eta Ching-Fu? Biharamunean, Ching-Fu eta Su-Tao ez ziren azaldu Jauregira. Enperadoreak mezulariak bidali zituen baina esku hutsik itzuli ziren, eztigairik gabe itzultzen den erlearen antzera. Orduan, Hung-Wu bera abiatu zen. Berriro ere alabak gidatu zuen, oihanean barrena, etxolatik aitaganaino, zeina bezperako kuadro berbera ari baitzen zehazten. Enperadoreak etortzeko agindu zion agure pintatzaileari, baina honek ezetz, zaharregia zela inoren menpean bizitzeko. Hung-Wu haserratu egin zen eta harriska bat hartu eta kuadrora jaurti zuen, baina oihala hautsi beharrean uretara sartu zen, uhain borobil frango sorturik, hasieran handiskak eta geroago eta bareagoak. Hung-Wu bere zaldigainera igan zen eta bere soldaduei kuadroa hartzeko agindua emanik Jauregira itzuli zen.